Basabeazpiko Udaberriko festa Almenen

Asteburuan festa-egun polita ospatu ahal izan dugu Aretxabaletan eta Almenen; Udaberri Festa, hain zuzen ere.
Egunaren bukaeran geneukan sentsazio ona eraikitzeko osagai asko bildu ziren larunbatean:

Hasteko, programak berak ekartzen zituenak: Ibilibide mitologikoa, ginkana herrian zehar, kalejira plazara bidean ikastolako erraldoi eta buruhandiekin, plazako talo eta eskulanak, bazkaria Almeneko frontoian, jolas eta dantzak, Argitxoren bisita, txokolatea eta bizkotxoa...

Gero, hainbat lagunen elkarlanaren ekarpenak ere hor daude: montajean zein desmontajean; ibilaldi zein ginkanan antolatzen eta parte hartzen; giroa berotzen musika eta kalejirarekin; plazan zein Almenen jan-edanak prest eta goxo egon zitezen lanean, eta hauek antolatu eta  banatzen; arratsaldeko tailer ezberdinak antolatu eta gauzatzen; musika ekipoak prest eukitzen... orotara jende askoren lan handi eta txikiek egiten baitute posible horrelako egunak eraikitzea.

Azken osagaia, umorea, abegikortasuna eta giro ona izan ziren. Horiek ere ezinbestekoak baitira horrelako egunetan.

Orotara, hasieran esan dugun bezala, egun ederra pasatu ahal izan genuela!! Almeneko kide asko hurbildu ginen bertara momentu baten edo bestean. Hemen aurpegi egunean zehar ateratako irudiak  eta egunaren labupen-bideoa.

Iruzkinak