Azken azterketak batxilergoan


Ari gara batxilergoan ikasturtearen helmugara iristen. Horrek, batxilergoko 2. mailan USE probak gertu daudela esan nahi du. Giroan somatzen da. Ikasleak azken azterketak prestatzen,  irakasleoi galderekin tiraka, zalantza orduetan, urduri, tentsio puntuarekin, elkarlanean...Topera ikusten ditugu egunotan.
Garai hau udaberriko lehenengo egun epelekin batera etortzen denez eguraldi goxoa aprobetxatzen ere ikusten ditugu batxiko eremuetan.  Ikusi bestela irudiak. Animo denoi, gutxi falta da eta, ikasturtea bukatzeko!

Iruzkinak