Udalekuak antolatzen, begirale eta arduradunak Galartzan



Aurreko asteburuetan Galartzako etxea bizitasunez bete da.
Izan ere bertan elkartu dira datorren udan udalekuetan lanean arituko diren begiraleak eta txandetako arduradunak talde-giroa sortzeko jarduerak egiteko.
Etorkizun hurbileko begiraleen lana izan da udaleku txiki bat antolatzea Galartzan bertan. Otorduak antolatu eta prestatu, ekintzak diseinatu, gaubelak prestatu...

Jende gaztea, lana erruz egiteko prest, baina umore eta giro onean. Horra hor udalekuek biltzen dituzten bi alderdi inportanteenak.
Kopuruetara joanda, aurten, 782 haur joango dira guztira udalekuetara, 14 txanda ezberdinetan banatuta. Hau guztia martxan jarri ahal izateko imajinatuko duzue zenbat jende dagoen lanean!
Horietako asko ikastolako langile eta irakasleak, eta horietatik mordoxka on bat Almeneko irakasleak. Ikasle ohiren batzuk ere gerturatzen dira udalekuen mundura. Panoraman honetan guztian, batxilergoko 2. mailako ikasleak ardatz inportantea izaten dira begirale lanak egiteko.

Hurrengo geltokiak? Udalekuetan bertan! Gares, Viana, Lizarra, Acedo, Otsagi, Belagua eta Udaleku ibiltaria.

Milesker benetan, hau posilbe egiten duzuen guztioi.
Hemen asteburuko irudiak.

Iruzkinak