Purra-purra azterka

3.mailakoak Purra-purra proiektuan buru-belarri sartuta ibili dira. Erronka honakoa izan zen: Almeneko oiloek azken boladan arraultza gutxi jartzen dituztela eta, arraultza gehiago lortu ahal izateko txitak lortzea.
 Pentsatu eta berehala jarri ziren martxan: ernaldutako arraultzak lortu, inkubadora martxan jarri, informazioa bildu, adituen hitzak entzun... Are gehiago metodo zientifikoa ere praktikatu dute arraultza batzuk inkubadoran eta beste batzuk giro tenperaturan utzita, arraultzak argi berezi batekin barrutik azteruta, pentsu kontsumoaren inguruko kalkulu matematikoak eginda, datuak eta ikasitakoak idatziz jasota...Emaitza? 11 txita eder jaio ziren eta baita azkar hazi ere 2-3 astetan. Hemen jartzne idzuegu laburpen bideoa, ikusi nahi baduzue.
Bideoa ikusteko

Iruzkinak