Martxoak 8aren inguruko lanketa Almenen


Oraingoan ere Almeneko batxilergoko ikasle taldea izango da Martxoaren 8aren inguruko hausnarketa eta informazioa DBHn zabaltzeko ardura izango duena. Pasa den astean ibili ziren bilerak eta prestaketa lanak egiten eta ostegun honetan joan diren geletara dinamika eta hausnarketa ezberdinak aurkeztera.
Ez da erraza izaten horrelako jarduerak antolatzea, denboraz larri eta dena ondo ateratzeko asmoz, urduri aritzen baikara bai ikasle eta irakasleak ere. Imajinatuko duzuen bezala, bidean batzutan gaizki ulertuak edo egonzeinak ere sortzen dira... Beti bezala, gaizki eginak hitzegin eta  argituz eta ondo eginak gogan hartuz jokatzen saiaten gara denok. Eta, nola ez, hartutako lanengatik milesker hauuuuuuundiak emanaz.
MIL-MILESKER BERAZ horrelako ekimenetan parte hartzeko prestatuasuna duzuen guztioi!! Hemen egunak eman dituen irudiak.

Iruzkinak