Klima aldaketaren aurkako greba

 
Pasa den astean Almeneko batxilergoko ikasleek mundu mailan deituta zegoen grebarekin bat egin zuten. Klima aldaketaren inguruan munduko gobernuek erakusten duten utzikeriaren aurka protesta egiteko eguna izan zen eta hala egin zuen ikasle talde batek Gastezien deituta zeuden ekitaldietan parte hartuz. Urratsez urrats hasi beharko dugu, denok ere, egoerari buelta ematen hasteko!

Iruzkinak