Kenpo, gimnasia erritmikoa eta biolontxeloa


Artista sorta ederra daukagu Almenen! Bloga elikatzen dugunok, jakin ahala saiatzen gara hona haien lorpenak ekartzen.
Oraingoan oso panorama zabala daukagu, gainera:
 LHtik Paula Calvo daukagu, 11 urterekin  Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO) jotzen aritzeko aukera izan zuena orain dela aste batzuk. Sarrera proba batzuk gainditu behar izan zituen horretarako.
Bestalde DBHn Josu Makeda daukagu. Galizian Espainiako Kenpo txapelketa jokatuta bigarren izatea lortu zuen bertan.
Eta bukatzeko, batxilergotik Nahia Arguiz etorri zaigu Donostiako txapelketa baten 3 domina lortu eta gero. Lan bikaina hirurek ere! Zorionak! Hemen daukazue bideo eta irudiak ikusgai.



Iruzkinak