Frantseseko ikasleak Bretainian

Aurten ere DBH 3ko frantseseko ikasleek aukera izan dute Bretainiako ikastetxe bateko kideekin truke-esperientzia egiteko. Oraingoan gureak joan dira bertara astebeterako, Irati Urbelua eta Pepe Arregi irakasleen laguntzarekin. Truke esperientziak oso aberasgarriak dira, ikasle taldea sakabanatu egiten baita bertakoen etxeetan egunak igarotzeko, beste hizkuntza batean bizitzea ahalbideratuz. Urduritasuna nabaria izan omen zen hasierako egunetan ikasleen artean baina gero esperientzia oso aberasgarria bizi omen dute. Hurrengoan bertakoak etorriko dira gurera helburu berdinekin. Hemen irudiak ikusgai..

Iruzkinak