DBH3koek Almeneko frontoia jolasez bete zutenekoa


Bideoa ikusita ulertuko duzue titulua!
Almeneko DBH3ko ikasleek, heziketa fisikoa gaiarekin lotuta, benetan ekimen interesgarria jarri zuten martxan Almeneko frontoian. Jolas polit eta dinamokoak pentsatu, sortu, antolatu eta dinamizatu zituzten. Punteria jolasak pentsatu behar  zituzten gainera, eta norberaren buruaren kontra jardutekoak. Guztira 17 joko sortu zituzten; sormen haundiko gazteak baititugu!
Nola ez, bertatik pasatu ziren ikastolako LHko ikaskideak jolastera.
 Giro bikaina egon zen arratsalde guztian.
Milesker DBH3koei eta haien irakaslea den Kepa Isasmendi eta Ibai Bolinagari egindako lanarengatik.

Iruzkinak