KIVA eguna Almenen

Ostegun honetan Almeneko Bigarren Hezkuntza ofizialki  Kiva eremua izatera pasatu da. Jazarpen egoerak prebenitzen eta kudeatzen laguntzeko materiala propio egin dute Ikastolen Elkartean eta hemendik aurrera landuko da astero geletan. Izan ere, azken asteotan medioetan agertu den bezala, Kiva programa martxan jarri den lekuetan jazarpen egoeretan jaitsiera nabarmena izan da eta hori berori bilatuko dugu Almeneko DBHn.
Gaur festa giroan egin da hasiera ekitaldia. LHko ikasleak DBHko geletara joan dira Kivan zer egiten den eta gaia nola lantzen den kontatzera, gero kalejira alai eta koloretsua egin dute ikasleek patioan eta geletan Kiva zuhaitzak eraiki dituzte asmo onez betetako papelezko eskuekin. Hemen gaurko irudiak

Iruzkinak