FLL finala Gasteizen

Pasa den larunbatean jokatu zen Euskadiko FLL lehiaketaren finala Gasteizko Europa jauregian. 60 talde inguruk parte hartu zuten bertan, eta tartean gure ikastolako 4 talde ere egon ziren. Almenekoak bi izan ziren eta biek ala biek ekarri zuten sari bana, eta baita Gaztelupeko talde batek ere. Urduritasun eta emozioz betetako eguna izan zen eta lan bikaina egin ondoren, bai errobotarekin misioak egitean eta baita proiektu zientifikoak aurkeztean ere, sari bana irabazteak ematen duen satisfakzioarekin bueltatu ahal izan ziren etxera denak, nekatuta baina pozik.
 Bertan egon ziren irakasleek DBH4ko ikasleak taldean hain jator eta ondo jarduten ikusi izana ere ez dute berehala ahaztuko!
Asteak aurrera egin ahala, gainera, FLLren antolatzaileek emandako sarien azalpena ere bidali digute eta han irakurri dugunak berriz ere poza piztu digu. Irudiak eta testua hemen dauzkazue:



Konturatu gara epaileek gure ikasleengan ikusi dituzten balio eta ezaugarriek guztiz egiten dutela bat gure proiektu pedagogikoarekin. Ze ondo!!
Hemen, bestela, egun hartan ateratako irudi sorta bat eskura.

Iruzkinak