DBH4ko ikasle eta irakasleak pintaketa lanetan.

Ekintzailetasuna gaiko ikasleak aritu ziren pasa den astean DBHko pasabideak pinturaz txukuntzen. Ikasleen jarduna lana baino lehenago bukatu zenez, irakasle talde batek hartu zuen segida. Ilunkararako ederto asko geratu zitzaizkien pareta guztiak. Ikasle eta irakasleen arteko elkarlana eta Almen gunearen zaintza sustatzen dute horrelako ekimenek; eta taldeko giro ona are gehiago. Hemen argazkiak.

Iruzkinak