Almeneko oilategia proiektu iturri

Almenen oilotegia eta baratza daukagula askok jakingo duzue. Seguru ikusi duzuela inoiz Martxi Perez irakaslea konponketa edo zaintza lanetan!
LHko ikasleak ibiltzen dira txandaka oiloak elikatzen ikasturtean zehar; jantokian sobera geratzen den janaria ematen zaie oiloei eta horrela lortzen da, nolabait, soberakinetatik arrautzak lortzea.
Aurten, urrats bat haratago joan eta LH3 eta LH6 ko ikasleak dsiziplinarteko proiektu interesgarriak lantzen hasi dira oilotegiaren inguruan.

LH3an "Purra-purra" proiektuan txita berriak lortzeko inkubagailua martxan dute eta bide batez oilo eta arrautzen inguruko kontuan ikasten ari dira. Matematika lantzeko ere erabiliko dute kontu hau! Galdera eta jakinminaren aurrean, metodo zientifikoa!

LH6koak, berriz, "Apika" proiektua abiatu dute. Oiloak gauez harrapakarien erasoetatik babesteko ate automatikoa egingo dute, Arduino izeneko plakak erabili eta programatuz.

LH3koen irudiak hemen.

LH6koen irudiak hemen.

Iruzkinak