Batxiko proiektuetan bukaerara iristen


Martxan eta lanean topera jardun ondoren, ari dira ikasleak proiektuen amaierara iristen. Laborategian, tailerrean, bizikletentzako 3D elementuak diseinatu eta inprimatzen, hitzaldietan adi, kolonizazio eta multinazionalen eragin ekonomikoak sakon aztertzen, LH3koekin dantzan, azalpen bideoak sortu eta editatzen...
Goizetan eguneko planak egin eta aurrera! Horrela ikusi ditugu ikasleak asteotan: Bakarkako lanak egin dituzte, taldekoak, aditu taldeetan jarduten eta gero norberaren taldea elikatzen, aurkezpen publikoak egiten, publizitate kanpaina egiteko eszenak eraikitzen...
Ikasleek haiek onartzen dute lan asko egiten dela proiektuen garaian baina gusturago ere jarduten dutela.
 Irakasleon eginbeharrak ere ikaragarri aldatzen dira aste hauetan. Lanen gidari baino laguntzaile bilakatzen gara. Testu eta hausnarketa sakonen bidean galtzen badira berriz ere gaira ekartzen lagundu, herren ari diren taldeen arazoak aztertu, desanimatu direnak animatzen saiatu, zenbait eduki tekniko argitu...Bidelagun hitzak egunotan hartzen du bere esanahi osoa.
Hau dena zertarako? Eduki akadeimoez gain oso oso inportanteak diren trebeziak martxan jartzeko testuinguru perfektuak direlako proiektuak. Hitzetan jarri dugunari irudia jarri nahi badiozue, hemen daukazue aukera.

Iruzkinak