Batxi 2koak lanbideak eta lekuak ezagutzen



Aste honetan mugimedu handia egon da batxi 2ko ibilbide guztietako taldeetan. Zientzia eta teknologiaren esparruan ari direnak, Arrasateko Garaia Enpresa Parkea ezagutzera joan dira eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte Kiro Grifolds eta Saiolan bezalako enpresak. Leku bakarrean zenbat lanbide ezberdin elkartu daitezkeen ikusita etorri dira harrituta. Zientzia eta teknologiaren esparrukoak ezezik, administraziokoak eta publizistak edo patenteak kudeatzen dituztenak ere ari omen dira elkarrekin lanean enpresa berean. Punta-puntako teknologia sortzen gure bailaran bertan.
Giza zientzietako ibilbidekoak, berriz, (ekonomia arloak ari direnak, konkretuki) Bilboko Merkataritza Ganbaran egon dira lehiaketa batean parte hartzen. Enpresa erreal batean planteatutako erronkari aurre egitea zen proposamena; erronkari irtenbidea topatu eta erabakitakoaren aurkezpen publikoak egin behar izan dituzte.
Hemen argazkiak ikusgai.

Iruzkinak