Gabonetan Almenekoak kirolaren bueltan

Kirolekin lotuta, Almeneko kideen hainbat tokitako berriak jaso ditugu Gabonetan. Hasteko, zenbait ikasle han eta hemen ibili dira selekzioetan parte hartzen. Guk jakin dugunagatik, hauek behintzat bai.

               June Guenetxea (DBH 2) Euskadiko saskibaloi selekzioarekin Huelvan.
              Goizane Zubizarreta eta Ane Gay (BATXI 2) Euskadiko areto futboleko selekzioarekin Murtzian.
              Aitzol Lagunilla (DBH 4) Euskadiko saskibaloi selekzioarkein Huelvan.



Bestalde, Aurten, 14. aldiz jokatu da Nesken Gabonetako Futbol Txapelketa.


Abenduak 27 eta 28an aritu dira hainbat talde partiduak jokatzen Arrasateko Mojategin.
Tartean, Eibar, Erreala eta Debagoienako selekzioak elkarren kontrako torneoa egin dute eta azkenean Debagoieneko selekzioa atera da garaile. Hemen dauzkazue ateratako irudiak.

Pelotan ere ikusi ditugu ikasleak eta irakasleren bat Eskoriatzako esku-pilota topaketa antolatzen edo parte hartzen.
La imagen puede contener: 5 personas, personas sonriendo, personas de pie

Igeriketa topaketa ere egin zen Aretxabaletan eta han gure guneko ikasle sorta bat ikusi ahal izan genuen.
La imagen puede contener: 8 personas, nataciƃ³n y piscina 
A ze mugimendua egon den kirol elkartean! Hala izaten da oso maiz, gainera. Garrantzia handia ematen baitiogu gurean kirolari berari eta mundu horretako baloreak praktikan jartzeari.

Aprobetxtu nahiko genuke, bide batez, eskerrak emateko antolakuntzan jardun duten ikastolako partaide guztiei. Lan aparta egiten duzue!
Eta nola ez, irabazi ala ez irabazi, parte hartu eta kirolarekin gozatu duten ikasle guztiei, zorionak!!

Iruzkinak