DBH2: Zaharren egoitzatan kantuan jardutetik errugbiko topaketara goiz bakarrean

Asteazken honetan DBH2ko ikasleak lanpetuta izan ditugu, baina ohikoak ez diren lanetan.
Gabon inguruan ohitura dugu Almenen Eskoriatza eta Aretxabaletako adinekoen egoitzatatik kantu kantari pasatzeko. Oso ekimen polita izaten da; aberasgarria, denontzat ere.
Aurten ere joan dira, trikiti eta pandero eta guzti. Bueltan, gainera, Aretxabaletako futbol zelaian errugbi topaketetan parte hartzeko aprobetxatu zuten. Eta, nola ez, errugbiaren munduan hain ezaguna den 3. zatiaz tripa-zorriak baretu zituzten. Hona irudiak.

Iruzkinak