
Goiz erdian DBH4ko ikasleek prestatutako txistorra ere gustura jan dugu.
Eta bukatzeko, denon artean lip-duba egin eta grabatu egin dugu eta manifestua irakurriz eman diogu amaiera goizari.
Horrelako goizak aurrera ateratzeko jende asko aritzen da lanean. Aurten ere hala izan da baina bereziki azpimarratu nahi dugu Bazara batzordeko ikasleek egin duten lana. Mil-milekser hain goiz ederra antolatzen parte hartzeagatik!! Euskaraldiaren 11 egunei bukaera emateko modu bikaina izan da.
Hori bai Amets Arzalluz-ek esan zuen esaldia ere gogoratu: Euskaraldiaren egunik inportanteena 12. da!!!!
Hona hemen lip-dub-a ikusi ahal izateko lotura:
Irudiak ere jaso ditugu eta hemen jarri dizkizuegu eskura.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina