Madrilen: Changemaker-etik haratago

Aste honetan ikastolako ordezkaritza izan dugu Madrilen. Egun batuzk egin dituzte bertan, eta lana erruz izan dute, gainera, hitzorduak asko baitziren. Joan direnen artean daukagu Mireia Muruamendiaraz, Almeneko batxilergoko pedagogia arduraduna. Hitzorduak zein  ziren? Bada, hemen zerrenda:
Arizmendi ikastola "Changemaker zentrua" izendatu dutenez, ekitaldi ofizialera joan ziren; SIMO jardunaldietan ere hartu zuten parte eta Camilo José Cela unibertsitatean topaketan ere egon ziren. CICAE eskoletan gure ikastolaren aurkezpena egin behar izan zuten. Horrelako egunak, ekitaldi, harrera eta aurkezpenez lepo egonda, neka-neka eginda bueltatzeko modukoak izaten dira. Asteburua beharko dute gure lankideek atseden hartzeko! Hemen argazki batzuk. .

Iruzkinak