Azaroak 25: Almenen ikasleak elkarri burmuinak astintzen

Aste honetan Almeneko DBH eta Batxilergoko geletan ikusi ahal izan dugu irakasleondako oso pozgarria den egoera. Azaroak 25eko Genero Indarkeriaren Aurkako egunak piztu zuen txispa eta emaitza benetan aparta izan da.
Hasteko, ikasle talde handi bat geneukan gai baten inguruan sentsibilizatuta zegoena eta lanerako prest. (pasa den astean aipatu genizuen 53ko taldea elkartu zela)
Gero, astean zehar, ikasle talde hori bere kabuz lanean aritu da gaia lantzen eta sakontzen. Baita zati askotan haien denbora librean jardun ere, eta beti ere modu arduratsuan.
Eta bukatzeko, ikasleak haiek DBH eta Batxiko geletara joaten ikusi ditugu egindako lana partekatzera eta proposamen eta ideiak lantzera aldez aurretik prestatutako dinamika eta materialeekin. Horri gehitu behar diogu DBHko ikasleak txoko morea sortzen ere hasi direla, sortu den giroarekin animatuta. Ikasleak ikasleengan eragiten!
Horrelako egoerak ezin hobeak direla uste dugu, ikasleek eduki akademiko hutsez gain geratzen diren beste gaitasun batzuk praktikatu eta martxan jartzeko. Bejondeiela!! Milesker egindako lanagatik, neska-mutilak! Munduan apur bat hobea izan dadin zuen aletxoa jartzen ari zarete!
Irudiak nahi badituzue, hemen dauzkazue.

Iruzkinak