Aitor Sarasua ikasle eta irakasle-ohia hil zaigu

Azaroaren 14an izan zen. Urtetan gaixorik egon eta gero, poliki-poliki itzaltzen ari zen argia ilundu egin zen betirako Lapurdiko Itsasun.
Aretxabaletan jaioa zen Aitor eta Almeneko ikasle eta irakasle izandakoa genuen.
Bere heriotzak komunikabideetan isla handia izan du eta askotan ikusi dugu bere izenari lotuta Almen Ikastola ere agertzen zela. Izan ere, bere haurtzaro eta gaztaroan protagonismo handia izango zuen bertso eskolako partaidea izan baitzen Aitor.


1983ko argazkia: Beste batzuen artean, Jon Sarasua, Felix Iñurrategi, Aitor Sarasua, Jon Iñaki Izarzelaia, Xabier Euzkitze, Arantzazu Loidi eta Danel Goikolea, Uztapide bertsolaria bisitatzen
Bera gure ondotik joan eta gero, hemen geratzen zaizkigu utzi dizkigun bertso eta kantak. Tartean, Fauna txiki bat diskako abesti ederrak.

Iruzkinak