6. mailakoak Zumaiako flyshak ikusten


Ostiralean, Almeneko 6. mailakoak Zumaiara joan ziren. Lehenengo Algorri interpretazio zentroan bisita gidatua egin zuten eta ondoren, oinezko irteera gidatua Algorri muturrera eta  San Telmo ermitara. Eguraldi ona lagun, hondartzan bazkaldu eta bertan jolasteko  denbora ere,  izan zuten.

Zumaiako itsaslabarrek gure planetaren historia gordetzen dute, harri geruza bakoitza liburu erraldoi baten orrialdea izango balitz bezala. Irteera honek , mundu mailan garrantzia duen ingurua bertatik bertara ezagutzeko eta gelan landutakoa hobeto ulertu eta sakontzeko aukera eman die.




Iruzkinak