Txinatik eta Hego Amerikako lurretatik etorri zaizkigu bisitan Almenera egunotan.


Biek ala biek, Kulturartekotasunaren proiektuan murgilduta ikusi ahal izan dituzte ikasleak lanean eta irakasleak ere Konfiantzaren Pedagogiaren inguruko formazio saioetan.
Garabidekoekin, gainera, esperientzia eta ikuspegien elkartrukea egin ahal izan genuela esan daiteke. Bisitariek, jaso, zuzendari eta pedagogia arduradunaren harrera eta azalpenak eta ikasleen inpresioak jaso zituzten; eman ere eman zuten, hitzaldi-tertulia moduko baten aritu baitziren gero batxilergoko 1 mailako ikasleekin.
Ikuspuntu eta bizipen interesgarriak entzun ahal izan genituen haien ahotik. Gurea eta haienak, denak hizkuntza minorizatuak izanda ere, zer pentsatua eman baiziguten haiek esandakoek. Hemen argazki sorta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina