San Migelak


Larunbatean San Migelak ospatu genituen Aretxabaletan eta azoka txikia eraman genuen plazara. LH-k astean zehar egindako krispetak, hojaldreak eta sagar dultzeak aurkeztu zituen. DBH-ko bigarren zikloak tarta sorta edarra aurkeztu zuen eta 1. zikloak txikitxoen aurpegiak pintatzeko ardura hartu zuen. Batxilergoak, ikasbidairako dirua lortzeko tortillak eta edariak aurkeztu zituen. Guztiak giro ederrean ibili ziren.
Argazki bilduma

Iruzkinak