Proiektu txiki, proiektu handi

Proiektuka jarduteko kultura ari da poliki-poliki bere lekua hartzen Almenen. Batxilergoan zerrenda egiten hasi eta denetarik daukagu. Bi aste osoz ohiko jarduna eten eta 4-5 ikasgaietako edukiak testuinguru konkretu baten gainean garatzekoak, 2-3 gaiek elkar hartuta jardutekoak (filo-euskara eta IKT-IEK-inglesa...) edo ikasgai baten ohiko jardunean integratutakoak (historiakoak, filosofiakoak, biologiakoak,inglesekoak...). Horrela, bada, oso maiz ikusten ditugu ikasleak proiektuen aurkezpen publikoak egiten edo azken produktuak prestatzen.
Proiketuka jarduteak balio erantsi asko dauzkala badakigu. Taldean lanean aritzen ikastea, taldeek jarduna haiek antolatzea eta erregulatzea, edukiak egoeretan interatuta garatzea, ebaluazio hezigarriaren bitartez hobekuntzak txertatzea... Ahozkotasuna lantzea eta publikoan jarduteko trebeziak garatzea ere zerrenda horretan daude.
Batxiko eremuetan, horrelakoetan, ederto eskertzen ditugu egurrezko grada mugikorrak eta taldean jarduteko lekuak.

Iruzkinak