Nobel saridunen topaketan



Batxilergoko 2. mailako lau ikaslek Donostiako DIPC-ek antolatutako topaketara joateko aukera izan dute aste honetan Lurdes Qunitanilla irakaslearekin.
Bertan, Klaus Von Klitzing (1985ean fisikako Nobel saria irabazi zuen), Mairi Sakellariadou Fisikari teorikoa eta Maria Vallet-RegĂ­ (iaz Jaime I errege saria jaso zuen biomaterialetan egindako oinarrizko ikerketengatik) ezagutu ahal izan dituzte. Haien ibilbideak ezagutu eta galderak egin ahal izan dizkiete. Oso pozik bueltatu dira denak mundu mailan fisika eta kimikaren esparruan punta-puntan lanean ari diren ikerlariak ezagutzeko aukera izan zutelako. Are gehiago, beraiekin zuzen-zuzenean hitzegin ahal izan zuten. Hemen irudiak.

Iruzkinak