Batxi 2ko ikasbidaiaren oroitzapen goxoak bideoan

Honezkero pasatu dira ia bi aste Italia aldetik 80 laguneko ikasle eta irakasle taldea bueltatu zirenetik. Gustura asko bueltatu ziren denak ere.
Bisitatutako lekuen edertasuna eta eguraldi ona lagun izan zituzten bide guztian, baina batez ere, irakasle zein ikasleek azpimarratu zutenez, taldean sortu zen giro paregabea izan omen zen sentsazio bikainarekin bukatzeko arrazoi nagusia.
Ikasleek modu jator eta arduratsuan jokatu omen zuten eta arazo edo erabaki beharrekoak egon zirenean ere, azpitaldeen ikasle arduradunek irakasleekin batera elkartuta konpondu omen zituzten denak.
Horrelako bidaien oroitzapenak urte askoren ondoren ere bizirik egoten dira, baina horretan laguntzeko bidaiaren laburpen bideoa egin duten irakasleek. Hona hemen, ikusgai:



Iruzkinak