Batxi 1Gkoak Bergarako Udal artxibategian

Aste honetan batxiko 1 mailako giza zientzietako espezialitateko ikasleak Bergarako Udal artxibategia bisitatzen egon dira.
Historia gaiaren baitan egin dute bisita. Dokumentu historikoak nola gorde, sailkatu eta zaintzen dituzten ikusi ahal izan dute. Uholde eta suteen kontra dokumentuak nola babesten dituzten, dokumentuak gordeta eukitzearen garrantzia...horrelako hizketagaiekin aritu ziren. Aurten Bergarako herriaren sorreraren 750. urteurrena izanda, bertatik bertara ikusi ahal izan zuten Alfonso Xak sigilatutako hiri gutuna ere. Hemen argazki sorta  bat.

Iruzkinak