Arimen gaua/Gaba baltza


Aste honetan Almeneko pasilloak gai honen inguruan girotuta euki dittugu.
Izan ere, Azaroak 1eko bezperako gaua ospatzeko joera indar handia hartzen ari da azken urteotan. Gauak, hildakoen eta arimen gaiak, mozorrotzeko aukerak eta beldurrak, batera hartuta, zenbait adinetan erakarpena handia sortzen dutela ikusten ari gara. Hori dela eta, herrietatik Gazte Bulego eta Euskara Elkarteak esfortzua egiten ari dira jai hori euskal kulturara hurbiltzeko.
Eskoriatzan "Arimen gaua" izena hartu du, esate baterako eta Aretxabaletan "Gaba baltza". Egun horretarako egitarauak eta ekintza antolatuak ere badituzte umeek.
Horren guztiaren isla izan dira, beraz, gure pasilloak. Hemen irudiak.

Iruzkinak

  1. 🎃🎃🎃
    Halloween eta Samhain gure Euskal Herrian ospatu izan balira?
    ¿Y si Halloween y Samhain se hubieran celebrado en nuestras tierra Vasca?

    Querido lector, cuando pensaste que estabas sufriendo otra nueva imposición de fiestas foráneas, siento decirte que no es así.
    Gaubaltz o la noche negra se celebro hasta hace pocas décadas en diferentes puntos de nuestra tierra: En recónditos pueblos de Iparralde, zonas costeras Vizcaínas, otras zonas del interior de Araba, Nabarra y Gipuzkoa.
    También se vaciaban verduras y se les introducían velas para guiar a los difuntos, los mas osados se disfrazaban con harapos y asustaban a los feligreses cuando salían de la misa de las ocho de la tarde.
    La noche del 31 de octubre hay un vacío, una llamada entre mundos. Lo difuntos visitan las puertas de sus casas antes de la llegada del crudo invierno...

    Esta canción compuesta por Hibai Aiestaran recoge parte de esta oscura y casi extinta tradición.
    Andres Campuzano a la maquinaria.

    Irakurle maitia, ez zaude beste jai arrotz baten imposizioaren aurrean, ez.
    Gaubaltza duela hamarkada gutxirarte ospatu zen gure lur maitatu honetan: Iparraldeko herri txikietan, Bizkaiko kostaldean, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan.
    Berton ere Barazkiak husten ziren eta argizariak sartzen ziren haien barruan defuntuei bidea argitzeko. Ausartenak trapu zaharrekin mozorrotzen ziren ta eliztarrak izuten zituzten zortziak aldera egiten zen azken mezan.
    urriaren 31an, gauean, hutsaren huts horretan, munduen arteko deia gertatzen da. Defuntuek bere etxeetako atariak bisitatzen dituzte negu gorria ailegatu baino lehen.

    Hibai Aiestaranek komposatutako abesti honek, tradizio hone parte ilun ta galduaren mamiak gordetzen ditu.
    Andres Campuzano makinetan dugu.

    #halloween2018 #samhain2018 #basquehalloween #gaubeltza #arimengaua #euskalsamhain

    https://www.youtube.com/watch?v=p6FaaU_U7cw&feature=youtu.be

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina