Urrezko ziurtagiria Arizmendi ikastolarendako

Ziurtagiri banaketa izan dugu gaur Almenen. Eta, gainera, Arizmendi Ikastolook jaso dugu Urrezko ziurtagiria banaketa horretan. Jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak sustatzeko ikastolan garatzen dugun programa aztertuta erabaki dute sari hori ematea. Izan ere, gaia aztertzen aritu diren kanpoko eragileak harrituta geratu omen dira ikastolan irailean multikirolarekin hasi eta uztailean udalekuekin bukatu arte antolatzen ditugun ekintza eta ekimen andanarekin.
Hezkuntza ez-formalaren arduradunen lana zoriontzeko modukoa zela bagenenkien; orain kanpoko erakunde batek konfirmatu digu sari honen bitartez. Zorionak atal honetako kide guzti-guztiei!  Hona hemen sari banaketa hasi aurreko irudi batzuk.

Iruzkinak