Kataluniatik iritsi da lehenengo bisita

Ikasturtea hastearkin batera hurbildu dira lehenengo bisitariak aurten ere. Katalunia aldetik hurbildu zaizkigu gainera.
Hezkutzaren eraldaketan eta pedagogia berriztatzaileetan adituak diren Xavier Aragay eta  Pepe Menéndez egon dira Almenen. Kataluniako Jesuitek abiatu zuten Horizó 2020 egitasmoa Xavier zuzendarin nagusi zela eta Pepe haren albokoa. Gaur egun nazioartean ari dira hezkuntza-eraldaketa saiatzen ari diren erakundeak aholkatzen. Arizmendi Ikastola egiten ari dena ezagutu nahi izan dute aste honetan eta aldi berean, Arizmendik egin nahi dituen urratsetan balizko lankidetza proposatzera etorri dira. 
  Interes berezia adierazi dute, gainera, ikasturte hasierako proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko; ikastolaren izaera kooperatiboa eta ekintzailea ezagutzea bilatzen duen proiektuarena, alegia.


Iruzkinak