Egokitzapena Almenen




Aste hauetan Almeneko ikasle eta irakasleak, egokitzapen edo familiarizazio prozesuan murgilduta gabiltza.
Egokitzapenak aldaera ezberdinak erakusten ditu adin eta etapa bakoitzean.
Izan ere, familiarizaziorako beharra arrazoi ezberdinek pizten baitute; batzuk, bai LHn, DBHn eta batxilergoan ere, lehenengoz datoz Almenera; beste batzuk lehenengoz hartzen dituzte ordenagailuak lanerako oinarri bezala; zenbait ikasmailatan talde eta irakasle aldaketak dituzte aurrean; badago lan egiteko modu ezberdinekin ohitu beharra izaten duenik...

Lehen Hezkuntzako umeek Almeneko eremuak ezagutzeko, elkar ezagutzeko eta talde izaera indartzeko jarduerak egitera jotzen dute. Txikienenek gainera LH6ko nagusienak izaten dituzte bidelagun eta ohikoa da hara eta hona eskutik helduta eta elkarri laguntzen ari diren bikoteak ikustea.

 DBHko gazteek ere elkarezagutza eta kohesioa badute helburu, baina horri ordenagailuak eta EKIko materiala martxan jartzea gehitu behar izaten diote. Helburua, denena berdina: konfinatzazko eremu eta harremanak eraikitzea, ikasketeti aurre egiteko prest egoteko!

Batxilergoari ekin behar dioten ikasleek, berriz, ikastolaren izaera sakon ezagutzeko proiektua izan dute esku artean. Astebete hartzen duen proiektuak helburu konkretuak dauzka: Ikastola eta Kooperatiba izaera zertan datzan eta batxilergoan hainbatetan beharko dituzten ekintzailetasuna eta talde lanen dinamikak bertatik bertara praktikan jartzea.

 Hona hemen aste honetan ateratako argazkien testigantza.

Iruzkinak