Batxi 2ko ikasleak ikasbidaiara


Aurten ere badoaz!!! Irailak 23-29 tartean batxilergoko 2. mailakoak Italian ibiliko dira. Siena, Pisa, Florenzia, Erroma... Joan autobusez eta etorri ferryan egingo dira. Eta haiekin batera joango dira Almeneko 4 irakasle.
Ikasbidaia egiteko dirua biltzeko ekimmen mordoxka egin zituzten iazko ikasturtean eta ekintza horiek guztiak koordinatzen eta diru kontuak zorrotz kontrolatzen aritu dira geletako ordezkariak. Lan aparta egin dute gainera! Bidaian nora joan ere ikasleek haiek erabaki zuten.
Aste honetan guraso xehetasunak zehazeko guraso bilera egin da eta bilera hori ere ikasleek gidatu dute. Ea ba orain denok gustura bueltatzeko moduko bidaia ateratzen den!
Hemen argazkiak.

Iruzkinak