Almenen udan ere lanean




Ekaina bukaeran ikasleekin batera irakasleok ere oporrak hartzen ditugu, baina egun batzutarako bakarrik. Izan ere, uztailetan bor-bor egotera bueltatzen da gure gunea.

 Aurten, gainera, beste guneetan eraikuntza-lanak egiten aritu direlako, Almenen zentralizatu zen neurri handi baten uztaileko jarduna. Bertan egon ginen HH, LH eta BHko irakasleak hurrengo ikasturtera begira lanak egiten.

Ez ginen denok elkartu, hala ere, beste etapetako lankideez gain, irakasle taldeko hainbat kide ikastolako udalekuetara joanda baitzeuden, hango txandak martxan jartzera.
Konfiantzaren Pedagogiaren eta matematika manipulatiboen inguruko formazio saioak ere uztailean egin ziren, bietan ere hirurogeina kide elkartu zirelarik. Eta nola ez, zuzendaritzak ere bere jarduna uztaila bukaerararte luzatu zuen, 18-19 ikasturterako dena prest uzteko, urtero bezala.
Esandakoa, bor-bor!

Eta ez uztailean bakarrik, baita abuztuan ere, beste guneetan ezezik gurean ere obrak izan baititugu  lehen hezkuntzako hainbat esparrutan. Mantenuko lanak egiten aritzen diren lankideak jo eta sua aritu dira abuztuan.

Hemen argazkiak.

Iruzkinak