Xabier Latorre eta Eli Akizuren agur-afaria

Aurtengo ikasturtean urte askotan gure lankideak izan diren Xabier Latorre eta Eli Akizuk erretiroa hartzen dute. 
Hori dela eta, pasa den ostiralean ikastolako langileok afaria egin genuen haien omenez. Bertsoak, opariak, barre eta irribarreak eta umore ona izan ziren nagusi afarian. Irudiak eskura jartzen dizkizuegu. 
Almeneko txoko digital honetatik egindako lana eskertzea nahiko genuke eta etorkizunean bizitza gozatzea ere opa diegu biei ala biei!!

Iruzkinak