Oihana Arana, Eskolarteko Bertso Txapelketako finalean


Pasa den larunbatean ospatu zuten  Euskal Herriko XXX. Eskolarteko Txapelketaren Finala Sarako trinketean.
Almeneko Batxilergoko ikaslea den Oihana Aranak bertan hartu zuen parte, Gipuzkoako Finala irabazi ostean. 
Beste 12 lagunekin batera aritu zen bertsotan eta azkenean Durangoko Gorka Pagonabarragak lortu zuen janztea Mikel Mendizabalek eman zion txapela.
Bertan egon ziren Almeneko zenbait irakaslek Oihana oso ondo aritu zela adierazi zuten. Lehenengo zatian 6. geratu eta bigarren zatirako sailkatzea ere lortu zuen Oihanak. Txapela irabazi ez bazuen ere, harro egoteko moduko saioa atera omen zitzaion. Bejondeiola!

Iruzkinak