LH 5 eta 6koak Eskolarteko Futbol Txapelketan irabazle

Urtarrilean hasitako txapelketan goia jo zuten pasa den asteburuan LEK ARIZMENDI taldeko mutilek.

Urtarril eta otsailean  Leintz Eskola Kirolak larunbat goizetan antolatutako ekintzen barne, bailarako txapelketa irabazi zuten. Apirilean oñatiko ikastolaren aurka 3-4 irabazi ostean azken txanparako sailkatzea lortu zuten.

Final laurdenak eta final erdiak Donostin jokatu ziren maiatzean eta 9 mutilenk osatutako talde honek bi norgeiagokak irabazita, finalerako txartela lortu zuen.

Honela, atzo, ekainaren 10 ean Realak bere fundazioko eguna ospatu zuen egunean, Zubietan Finala jokatu zen Donostiko Santo Tomas Lizeoaren aurka.
Goiza aldrebes hasi zan eta Arrasatetik Donostirako bidea nahiko urduri egin zuten.
Partidua intentsitate handikoa izan zen eta berdinketarrkin bukatu zen.
Penaltietan, Xabi Antxiak azken penaltia geldituta txapela Leintz Eskola Kirolak  Arizmendik irabazi zuen. 

Zorionak, beraz, taldeko kide guztiei. Eta eskerrak baita ere ikasturte guztian laguntzen jardun duten gurasoei.

Hemen dituzue partiduaren egunean jasotako irudi eta bideoak eskura.


Iruzkinak