Ikasturte bukaerako irteerak DBHn

Irakasleon elkargunea izaten den txokoak ere nabaritzen du jendea falta dela!

Ikasturte hasieran  irteerak egiten diren bezala elkar ezagutzeko helburuarekin, ikasturtea bukatzeko ere hala egiten dugu oso modu goxoa baita bukaerara hurbiltzeko. Eguraldia ere lagun izaten da (normalean) eta oso tipikoa da egun batzutan norabide ezberdinetan doazen autobusak elkartzea Almenen. Azken egunetan DBHko hainbat talde izan dira kanpora joan direnak.
Horrelakoetan Almen gunean lasaitasuna eta baita ere hutsunea eta isiltasuna izaten dira nagusi zenbait ordutan. Bertan geratzen diren irakasleek, joan direnen ordezkapenak egiten dituzte eta bilerak egiteko edo bestelako lanei heltzeko aukera ere izaten dute.

DBH1ekoek esate baterako Gipuzkoako kostaldean egin zuten eguna; Zumaiatik Getariarako bidea egin zuten. DBH2koek, berriz, Untzilla eta Muru inguruak arakatu zituztez bertara oinez joanda eta DBH3koak, Bizkaia aldera joan ziren; Algortatik Sopelarako bidea egin zuten; eta, azkenik, DBH4koek Donostian egin zuten egun pasa. Hona DBHko irteeretan ateratako irudiak ikusteko aukera.

Iruzkinak