Guraso, irakasle eta ikasleak auzolanean gogor!!




Lehen horrela zegoena...

benetan txukun geratu zen gero.
Aste honetan zenbait egunez Eskola Aldirien proiektuarkein lotutako zenbait guraso, irakasle eta ikasle taldea lanean aritu da jo eta sua, Almenera hurbiltzeko bideak garbitu eta konpontzeko asmotan, irudietan ikusi dezakezuenez.

Lan eskerga egin dute, gainera, irudi hauetan ikusi daitekenez. Larrak eta belar luzeak desbrozagailuaz moztu, traban hazi diren zuhaixkak moztu eta batez ere Almenera igotzean eskuinaldean geratzen den espaloia garbitzen hartu dute lana. Auzolana eta elkarlana umore onarekin uztartuta!

Orain, jada 50 urte baino gehiago dituen espaloi zahar horri behin-betiko irtenbidea aurkitzeko eta benetan behar dituen egokitzapen lanak egiteko beste erakunde batzuk jarri beharko ditugu martxan denon artean!

Iruzkinak