"Gelditu, lasaitu, bizi" Eskola Aldirien festa handia


Ostegunean beste egun handi bat bizitzeko aukera izan dugu Almenen.

Ikasturte osoan zehar DBH4ko ikasleak eta baita  ere guraso eta irakasleak Eskola Bideen eta mugikortasunaren inguruan hausnartzen eta gaia lantzen ibili dira; sormenez heldu diote gaiari eta beneta ekimen politak ikusi ahal izan ditugu: auzolan gogorra eta artelanak bideak garbitu eta edertzeko, azalpen-bideoak, kotxerik gabe hurbiltzea bultzatzeko esperimentuak, patinete eta bizikletak lotzeko lekuak gehitzea... Blog honek berak ere, jaso du egindako lanaren isla hainbat artikulutan.



Gaur, bada, festa handi batekin bukaera eman diogu aurtengo ekimenei: Gizakatea egin dugu Almenera iristeko bideak lotuz eta mosaiko erraldoia eraiki dugu elementu naturalekin.  Hurrengo ikasturtean DBH4koak izango diren ikasleei lekukoa emateko ekitaldia ere egin dugu. Bukaera eman diogu guztiari fruta goxoak janaz eta batxilergoko ikasleak diren Lur Garai eta Markel Bengoaren musikarekin dantzatuz.
Jarraian dauzkazue gaurko eta gaiarekin lotutako bideoak eta irudiak.

Ikasleek sortutako azalpen-bideoa.
Egunotan eta goizean zehar jasotako irudiak.
Gizakatearen bideoa
Goienan publikatu duten berria.

Horrelako lanei aurre egiteko jende askoren laguntza eta partehartzea ezinbestekoa izaten da. Hemen ere hala denez bihotzetik eskerrak emanaz bukatu nahiko genuke zelabait ekarpenen bat egin duzuen guztiei!!





Iruzkinak