Ekainak 22: 2017-2018 ikasturteko azken eguna ikasleekin

Irakasleok ere opari txiki hau topatu dugu gaur goizean mahai gainetan.

Iritsi da azkenean! Irailean hasten garenean beti izaten dugu aurrean unibertso oso bat zabaltzen denaren sentsazioa. Gero, unibertso hori uste  baino azkarrago bukatzen da, eta hor egoten gara berriz ere azken eguneko jolas, kirol eta jarduerak antolatzen. Aurten ere hala izan da, eta beraz, hemen gaude eguneko kronika egiteko prest. Hemen, beraz irudiak!

Azken egunean patinetez, bizkletan eta oinez.
Goiza islatzen duten 1 bideoa
Goizean zehar ateratako argazkiak.
DBH4koen agur-bertsoak.


Ikasturte berezia eta bizia izan da. (Beti izaten da horrela, egia esan!) Momentu bikain asko izan ditugu, gogrrak ere bai, eta itsusiak , eta politak, ondo antolatutako eta burututako gauzak ikusi ditugu eta ozta-ozta aurrera atera ahal izan ditugunak ere bai. Zapore ona utzi diguten gertaerak eta tristura sortu digutenak ere egon dira. Laburtuz, denetarik izan dugu, uniertso on eta oso bati dagokion bezala.

Hurrengo irailean berriz ere ekingo diogu ikasturte berriari. Ordurarte agur eta gozatu bizitza!!



Iruzkinak