DBHko 11 proiektuen fruituak


Bukatu ditugu DBHko 11 proiektuak! Zein aste bereziak izan diren denondako. Ohiko ordutegi eta egiturei kamisetari bezala buelta eman eta erabat modu ezberdinean funtzionatu dugu 10 egunez. Emaitzak benetan interesgarriak izan dira. Lanerako gaitasuna eta egoera berrietan egokitzeko malgutasuna erakutsi dute ikasleek eta baita irakasleok ere.  Hemen dauzkazue irudietan tailer eta proiektu ezberdinak.

Bideo sorta on bat ere atera da aste hauetatik. Ikusi bestela DBH1 eta 2koek grabatu dituzten lip-dub estiloko dantzak:

DBH1Bkoena En tol sarmiento taldearen "Ametsetan" abestiarekin.
DBH1Dkoena  En tol sarmineto taldearen "Musikaren doinua" abestiarekin.
DBH2Akoena Gatiburen "Aske maitte" abestiarekin.
DBH1Akoena hainbat abeslariren "Aurrera Altsasu" abestiarekin.
DBH2Bkoena Skakeitanen "Orekariak" abestiarekin.

Gazteen Gipuzkoa proiektukoek hutsetik hasita sortu duten rap  hau ere konta daiteke tartean.

Goienan egin diote lekua gure ekimenei:
Youtuberren proiektukoen inguruan  honakoa publikatu dute eta erretiratuendako mobilen ikastaroaren inguruan honakoa argitaratu dute.

Aste oparoa izan da esperientzia, bizipen eta fruituetan!

Iruzkinak