DBH 1 eta 2koak LH 1,2,3 eta 4ko umeen begirale goiz batez


Pasa den asteko proiektuen bigarren zatia izan da honakoa. Izan ere, pasa den astean ikasleek martxan jarritako zenbait tailer LHko ikasleekin egin dituzte baina orain DBHkoak irakasle edo begirale rolean jarrita. Zein esperientzia interesgarria!! Adinak nahastuta jarduteak zenbat onura ekartzen dituen dinamika horretan parte hartzen duten alde guztientzako!
Hala ere, ez dira DBH 1 eta 2ko ikasle denak begirale lanetan ibili. Beste talde batek udako lanak egin ahal izateko LHko eremuak hustutzeko lanetan lagundu dute. Eta datorren ikasturtean Erronka izeneko lehiaketan parte hartuko dutenak ere aritu dira haien prestakuntza eta grabazio lanak egiten.
Auzolana eta elkarlana! Erantzunkizuna eta elkarren zaintza! Horrelakoetan gure proiektu pedagogikoaren oinarriak ukitzen ditugula sentitzen da!!
Irudietan ikusiko duzue goiza nolakoa izan den.

Goiz horren emaitzak diren bi bideo ere badauzkagu:
Bideo honetan, aurreko astean DBH 2Akoek garatutako lipduba, LH 3koekin nola grabatu duten ikusten da.
Beste bideo honetan, DBH 2Bkoel LH 4koekin egindako lana ikusten da.

Iruzkinak