Batxilergokoak IDZ margotzen

Aurten IDZren egitura aldatzea erabaki dugu, proiektuetan lan egiteko moduei erantzuteko eremuak egokitzeko saiakeran. Lanen artean paretak margotzekoa ere bazegoen eta horretan ibili dira Joseba Anton IDZko arduraduna eta hainbat irakasle eta langile ere. Bada, ekarpen inportantea egin dutenen artean batxilergoko 20 ikasleko taldea  ere kontatu dezakegu. Bolondres eta umore onean aritu dira. Hamaiketako baten truke!
IDZ goitik behera txukun-txukun margotzea lortu dugu denon artean. Biba zuek! Eta, batez ere, mila-mila esker zuen laguntzagatik.

Iruzkinak