ALE eta Almenen arteko elkarlana

Aretxabaletako ALE institutuarekin elkarlanean hara non jarri ditugun bizikletak lotzeko leku berriak! Soldadurako heziketa zikloko ikasleek, Gari iturbe irakasleak lagunduta, benetako erronkari aurre egiteko parada izan dute; lekuak pentsatu, diseinuak egin, egiturak sortu eta montatu egin dituzte eta hortik lortu ditugu guk bizikletak zutik eta ondo lotuta jasotzeko tokiak. Lehenago, patineteak lotzeko egiturak ere haiek egin zituzten. Hona hemen montatzera etorri ziren egunean jasotako argazkiak.
Mugikortasunaren esparruan Almenen kotxeekin dagoen arazoari aurre egiteko beste urrats bat da honakoa! Orain, txiki, ertain eta haundi, animatu Almenera patinete edo bizikletaz hurbiltzera!!

Iruzkinak