Umezaintzako 2 urteko gelakoak Almenen


Pasa den astean, espero ez genuen bisita pozgarria izan genuen Almenen. Umezaintzako bi urteko gelakoak etorri ziren goiz pasa, eguraldia eskasa zela eta, pentsatuta zeukaten irteera bertan behera utzi eta gero. Zein txiki ikusten diren bi urtekoak Almeneko ikasleekin alderatuta!
Eta zein polita den hain gaztetxoak izanda ere Almeneko eremu eta jolasekin gozatzen ikustea. Gure ikasleak ere gustura ibili ziren umeei eremuak erakusten. (Ikus argazkiak) Hurrengoan ere etorri, e!!

Iruzkinak