Euspot 2018ko sari banaketa


Atzo egin zen aurtengo Euspot lehiaketako sarien banaketa. Aretxabaletako Arkupen izan zen ekitaldia eta erakundeetatik ordezkaritza zabala etorri zen bertan parte hartzera: Gipuzkoako Foru Aldundia, Aretxabaletako Udala, Huhezi, Arteman eta gure ikastolako ordezkariak ikusi ahal izan genituen.
Sarituen artean gure ikastolako ikasle hauek daukzagu: BHklip sariaren irabazlea Gaztelupeko Oihan Loiti Iraola izan zen eta publikoaren sariaren irabazleak, berriz Almeneko batxilergoko ikasleak diren Olaia Benito, Lierni Castilla eta Danel Charro izan ziren. Zorionak denei!
Hemen ekitaldiko argazki eta bideoak.

Iruzkinak