Batxi 2koak azken txanpan

Ari gara ikasturte bukaerara hurbiltzen! Oso nabarmena izaten da batxilergoan; giroan bertan nabaritzen baita.
 2. mailakoek, esate baterako, bukatu dituzte ohiko klase saioak eta azken azterketak egiteko prestatzen hasi dira. Giroan urduritasuna eta tentsioa nabaritzen da, baina era berean sekulako lan maila eta kontzentrazioa erakusten ari dira. Zalantzak argitzeko grina, lanak bukatzeko presak, haserreren bat edo  beste...denetarik ikusten da egunotan batxilergoko eremuetan.
 Aste intentsoa daukagu aurrean. Datorren astean, asteazkenean, agur bazkaria egiteko eguna iristen denean, egunotan baino lasaiago egongo gara denok, seguru. Animo denei, ez da asko falta eta!


Iruzkinak