Basabeazpiko Udaberriko festa eta Almen



Pasa den asteburuan ospatu zen Basabeazpiko Udaberriko festa. Oso ohikoa da festa eguneko bazkaria Aretxabaletan bertan egitea mahaiak kalean jarrita, baina eguraldi ona egingo duela ziurtatzerik ez dagoenean Almeneko instalakuntzak erabili izan ditugu. Aurten ere horrela egin dugu, eta esan beharra dago giro bikaina sortzen dela.
Haur Hezkuntzako umeak eta haundiagoak ere gustura ibiltzen dira aldapan gora eta aldapan behera, baso giroarekin gozatzen. Egun horretan, gainera, Almeneko hainbat ikasle eta irakaslek hartzen dute parte antolakuntza lanetan: Montatu, desmontatu, bazkariak eman, ontziak garbitu, umeekin tailerretan jardun... Are gehiago, aurreko egunetan eta ondorengoetan ere lan giroa izaten da ikasleen artean  mahaiak eta aulkiak igo eta jaisten.
Honen guztiaren testigantza gisa ekarri ditugu honako argazki hauek egunean zehar egin ziren beste hainbat ekintza ikusteko beste bideo hau daukazue eskura.

Iruzkinak