Almeneko eremuen inaugurazio ekitaldia








Gaur egin da Almeneko eremu berrien inaugurazio ekitaldi ofiziala.
Hori dela eta, politikaren eta  hezkuntzaren munduko eta bestelako erakundeetako ordezkariak etorri zaizkigu bisitan.
Besteak beste, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udaletxeetako alkate eta ordezkariak, Markel Olano Diputatu Nagusia, Ikastolen Elkarteko lehendakaria den Jose Luis Sukia, MUko ordezkariak eta Mondragon taldeko eta Lana enpresako  kideak eta  espazioak diseinatu zituzten Nondik taldeko arkitekoak bertan egon dira. Baita beste ikastola batzuetako kideak ere.
Ikastolako zuzendaritzako kideek egin diete harrera eta eremuak bisitatu eta azalpenak entzuteaz gain, ikasleak bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte lanean; batxilergoko eremuak horrela baitira ederrak: bizi-bizirik eta martxan. Ikasleen txokoan mokadua eginaz bukatu dute goiza.
Prentsako ordezkariak ere bertan izan dira eta, nola ez, gu haiekin batera ibili gara momentuak argazkitan jasotzen. Hemen emaitza argazkitan!!

Iruzkinak